top of page
  • c-youtube

Copyright 2012 LAUROBANG

Jesús Corral 

Entrebista

-Nola deitzen zara?
Jesus Corral Gonzalez.
-Zenbat urte dituzu?
92 urte.
-Zertan lan egiten zenuen?
Sestaon, Altos Hornos-en lan egiten nuen.
-Zeintzuk dira zure hobby-ak?
Brikolajea, karta-jokoak, denbora-pasak, paseoak ematea, xakean jokatzea eta egunkaria irakurtzea.
-Zein da zure eguneroko bizitza?
Orain, asko ezin dudanez ibili, oso gutxitan ateratzen naiz kalera. Etxean egoten naizen denbora gehiena, telebistan eskupilota partiduak, futbol partiduak, bizikleta lasterketak ikusten, denbora-pasak egiten eta siestak botatzen egoten naiz.
-Norekin bizi zara?
Nire emaztearekin.
-Zein gaixotasun dituzu?
Ez dut entzuten oso ondo naiz eta aparatu bat izan belarrian, diabetes kolesterola eta batzuetan tentsioa jaisten zait.
-Ze eragozpen dituzu zure eguneroko bizitzan ondo ez entzutearen ondorioz?
Nire emaztea hitz egiterakoan ez diot ezer ulertzen, ondo ulertzeko oso argi eta altu hitz egin behar du eta nire emaztearekin gertatzen zaidan berdina denokin gertatzen zait. Hori, aparatua jarrita baldin badaukat, baina ez badaukat jarrita ez dut ezer entzuten. Horrez gain, telebistaren bolumena oso altu jarri behar dut entzuteko. Gainera, etxeko txirrina norbaitek jotzen baldin badu, inoiz ez dut entzuten. Eta ez dut oso ondo entzuten eta ulertzen telefonoz hitz egiterakoan.
Horrez gain, orain ez naiz kalera inoiz irteten, ibiltzerakoan, hankak ia arrastaka eramaten ditudalako.

-Ze botika hartzen dituzu?
Azukrea jaisteko eta tentsiorako pilulak.
-Inoiz egin ahal dizute timoren bat?
Momentuz ez.
-Zure lagunen bat hil ahal da?
Nire lagun gehienak hil dira eta geratzen diren gutxi horien artean batzuk osasunez gaizki daude.
-Zer egiten duzu aisialdian?
Telebista ikusi ,egunkariko denbora-pasak egin eta egunkaria irakurri.


Jesus Corral, 1920. urteko urtarrilaren 5ean jaio zen Ortuellan, Bizkaian. Orain, Sestaon bizi da bere emaztearekin. 8 anaien seigarrena zen eta bizirik geratzen den bakarra da. 16 urterekin, gerra zibila hasi zenean eta bera, borondatez gudara joan zen preso hartu zuten arte. . Baina adinez txikia zenez, arin askatu zuten eta berehala, Ortuellan, mehatzean lan egiten hasi zen. Baina lana utzi behar izan zuen, milia egin behar izan zuelako. Nafarroara joan zen eta beste bi gizonekin egon zen gela berean azterketa mediko bat egiteko. Baina etxera bueltatu behar izan zen, belarria txarto zuelako. Gero, konturatu zen beste bi gizonak Ebroren batailan hil zituztela eta belarria txarto ez bazuen, beste biak bezala egongo zela. Bueltatu zenean, Ortuellako minan lan egiten jarraitu zuen, A.H.V.-en lan egiten hasi arte eta han egon zen jubilatu arte. 35 urterekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen eta orain, lau biloba ditu. Bere denbora librean, brikolajea egitea gustatu zaio beti eta jubilatu ostean hori egite hasi zen. Horrez gain, paseoak eman ditu bere denbora librean, baina orain ezin ditu paseoak eman ezin duelako ondo ibili.

PROXIMAMENTE

bottom of page